2021.06.28
Kauta

Kauta

  • 2001 - 2014
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Olerki aske bat

Goibel ikusten baitut izarrartea
baina aske pentsatuz, nahigabetuz
zerua piztuko dut haserreaz.

Hurrean ikusten dut, eguna
pareta altuak bihotz taupadez
izango direla azkenik urtuak.

Nire ametsen oihaletan
hesirik gabeko olerki aske bat
gure zain dago, bai!!
iristear da.

Goibel ikusten baitut bisaia
argirik ez da zure begietan
gertu egun berri bat, goizargia.

Hurrean ikusten dut eguna
gau-eguneko aferak garaituaz
lortuko dugu behingoz, arnestea.

Nire ametsen oihaletan
hesirik gabeko olerki aske bat
gure zain dago, bai,
iristear da.
Izenik, gabeko gertakizuna
entzutear dugu oraingo honetan
gure zain dago, bai,
zure zain dago
bai.

Gure zain…
Zure zain…

Margotu ez den norabidea
gazte grinez bultzatu beharra
Sortua izanen da
Sortua izanen da
Sortua da!