Tentsioa, Estepan,
Desioa, Estepan,
Tentsioa, Estepan,
Desioa, Estepan,
Bilboko jaietan lagunekin txoznetan nebilen,
Gizon baten begirada lizuna nigan somatu nuen,
Lagun batek esan zidan, ez al dezu gizon hori ezagutzen?
ETBn egiten du lan, edozertan,
Tentsioa, Estepan,
Desioa, Estepan,
Erdi-aroko banpiro zurbil eta eder bat zirudien,
Ingurukoen odol beroaren bila gogoz zebilen,
Alkoholak eta desioak berarengana bultzatu ninduten,
Lepoan hozka egin zidan, eta egin genuen hegan,
Tentsioa, Estepan,
Desioa, Estepan,
Handik aste batera ikusi zintudan Bilboko FNACen,
Irri egin nizun eta zuk ez ikusiarena egin zenuen,
Kirolariak gustatzen zaizkizula lagunek esan zidaten,
Horregatik apuntatu nintzen gimnasoan,
1,2,3,4!
1,2,3,4!
1,2,3,4!
Tentsioa, Estepan,
Desioa, Estepan.