Sinisten dezu, sinisten det
sinistea da kontua, sinestezina sinistea
bestela, zertarako sinistu
ez dator aro berri bat, ez dator munduaren amaiera
jehova testigu bat dator oaintxe, zure etxeko timbrea jotzera
55 urtekin atez ate timbrea jotzeko indar hori nahi nuke
55 urtekin atez ate timbrea jotzeko indar hori nahi nuke
10.000 ezezko jaso eta gero, irriparre hori
nondik dator indar hori, nondil dator indar hori
atzetik denak eataz parrez
gorputzak erabat transformatuak, superfededunak,
apur bat nahi nuke, apur bat nahi nuke
aldizkaritxo bat atera du, irakurtzeko esan dit,
badaki ez dudala irakurriko,
baño hurrengo astean berriro etorriko da
irakurri al dezu?
55 urtekin atez ate timbrea jotzeko indar hori nahi nuke
55 urtekin atez ate timbrea jotzeko indar hori nahi nuke
ia ez omen du sufritzen, ez dit esan baño, nik badakit
azal oso leuna dute, fedeak egiten du hori,
ez krema, ez janari, ez....zuek barre egiten jarraitu
ez dator aro berri bat, ez dator munduaren amaiera
ez dakigu nondik gabiltzan ere,
Joxanton Artzek ere sinisten bukatu zuen,
eta ez zen edozein, ez hoixe
sinestezina sinistuta, sinestezina sinistuta