Istori xelebre hau aspaldi gertatu zen,
Gu orduan ibiltzen ginen jendea entrenatzen,
PIlotari gazte baten aitaren sagardotegian geratu ginen,
Gizonari bertan hasi ginen esplikatzen,
Entrenamenduak nola egiten genituen,
Eta berak gure basoak sagardoz edan ahala betetzen zituen,
2 ordu eta gero, bost botila lauron artean, han ez zegoen giro,
Eta gizonari esan genion: ezin degu joan kotxean,
Eta zera esan zuen:
Aurrekoan sozioak eta biok, arratsalde bero batetan,
29 botila edan genituen,
Baño lanen, baño lanen,eh??
Baño lanen, baño lanen!
Bezeroentzako txuletak brasan erretzen, ba bitartean,
Eta juergan??
Juergan? juergan..50-60 bat bai...bien artean, eh?
Piskanaka asuntoa joan zen animatzen,
Eta gaztetako kontuak hasi zen kontatzen,
Baina gure basoak betetzeaz ez zen gizon hura sekula ahazten,
Gazte denboran apostuetan ibilitakoa zen,
Pilotan, segan, aizkoran eta gurdiak jasotzen,
Eta honez gero pilota kontuak eta entrenamenduak ahaztu genituen,
4 ordu eta gero, 8 botila edanda danak bero-bero,
Aurrekoan sozioak eta biok, arratsalde bero batetan,
29 botila edan genituen,
Baño lanen, baño lanen, eh??
Baño lanen, baño lanen!
2 kupel haundi horiek konpondu genituen...ba bitartean,
Eta alkoholemia??
Alkoholemia??? nik ez diat sekula eman, beti zero....