2018.06.13
Kau Kori Kura

Kau Kori Kura

  • 1972
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Popa

Atzera

Txalapartariak

Atzera

Bapañue

Atzera

Pollo-e

Atzera

Kaka erregularki egitea ona da

Atzera

Kraken jana

Atzera

Gora hidalkoak

Atzera

Ximaurre!

Atzera

Mozorro gaua

Atzera

Arritxu Gelatxo

Atzera

Gora eurobision!

Atzera

Sor Benita

Atzera

Ogixa

Atzera

Eroskin tripaloski

Aitatxo, aitatxo

Aitatxo, aitatxo 
nere burusoiltxo 
Aitatxo, aitatxo 
entzun bi gauzatxo 

Badakizu maite 
zaitudala itzel 
ilargira buelta 
infinito bider  

Gauero amari 
galdetzen diozu 
amona datorren 
zuk joan behar duzun 

Eskolara pozik 
sarri zatoz bila 
merienda amatxok 
sartuta motxilan 


Aitatxo, aitatxo 
entzun bi gauzatxo 

Asteazkenetan 
kirola eskolan 
praka panazkoak 
ezin dira eroan 

Amak beti daki 
eguzki ala euri 
katiuskak txankletak 
berdin zaizu zuri 

Sukaldari ona 
zara badakizu 
eta guk trukean 
laztan eta muxu 

Afaritakoak 
txukun-txukun batu 
baina egitekoak 
ez dira bukatu 

Aitatxo, aitatxo 
entzun bi gauzatxo 

Zapatak karpetak 
azazkalak krema 
piszina zorriak 
txangorako baimena 

Labadora ez da 
automatikoa 
sartu eskegi eta jaso 
dena batera doa 


Aitatxo, aitatxo 
nere burusoiltxo 
Aitatxo, aitatxo 
entzuidazu aitatxo 


Amatxo zotinka 
a(d)itu nuen atzo 
malkotan esanez 
lasai alabatxo 

Aitatxo, aitatxo 
maitatu amatxo 
beti saiatzen da 
ahal baino gehiago  


Badakizu maite 
zaitudala itzel 
ilargira buelta 
infinito bider  


Aitatxo, aitatxo 
gabon ta bi patxo