Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.
Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki Gardenak, Liher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…
Kafeari bueltaka,
Min trago bat eztarritik behera.
Min eman dit naizenak,
Hanpatu zaizkit burmuineko zain guztiak.
Minak lehertu zaizkit
Eta ezin negar egin.
Zer zor diot larruari, denborari
Nola zainduko dut
Oraindik ez naizen hori.
Zenbat naizen, zenbat egi.
Eta ez dakit
Pozari sokatik
Eustea ona denik.
Hala ere beti gosaritan
gaueko negar hutsen apurrak,
aurkitu gabeko letren zopak
ta urdail barreneko urruak.
Hala ere beti gosaritan
gaueko negar hutsen apurrak,
aurkitu gabeko letren zopak
ta urdail barreneko urruak.
Hala ere beti gosaritan
gaueko negar hutsen apurrak,
aurkitu gabeko letren zopak
ta urdail barreneko urruak.
Hala ere beti gosaritan
gaueko negar hutsen apurrak,
aurkitu gabeko letren zopak
ta urdail barreneko urruak.
Zer zor diot larruari, denborari
Nola zainduko dut
Oraindik ez naizen hori
Zenbat naizen, zenbat egi,
Eta ez dakit
Pozari sokatik
Eustea ona denik.
Hala ere orain gosaritan
berriak diren negarren hotsak,
nomada bihurtu den negua
ta gertu ditut minen pilulak.