2023.06.02
Kattalin eta nenufarrak

Kattalin eta nenufarrak

  • 2019
  • Pop-rocka

Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.

Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki GardenakLiher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…

Hiperakusia

Gauak zulo beltzak,

Gorputz eternoa,

Ohean botata, koltxoian botaka,

Ni baino osoagoa.

 

Argia amatatu,

Arnasak ezin du.

Hiperakusia,

Soinu biluzia,

Tinpanoa hautsi da.

Desordenatutako soinuen kamisoia.

 

Tori mina irentsi

Zorua falta da, erori.

Mozkor nia edaten,

hozkia ez da joaten.

Zeinen erraz hiltzen ari garen.

Tristuraren hautsa,

Hiperakusiaren funtsa,

Nostalgiaren errefusa.

 

Odola ezohiko bidetatik, zainetatik.

Ni soinua lausotu nahirik.

Armiarma sareen infrasoinuak

Haragian sartuta.

 

Tori mina irentsi

Zorua falta da, erori.

Mozkor nia edaten, hozkia ez da joaten.

Zeinen erraz hiltzen ari garen.

Tristuraren hautsa,

Hiperakusiaren funtsa,

Nostalgiaren errefusa.