Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.
Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki Gardenak, Liher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…
121.
Zu ohean etzanda.
Gure eskuez hitz egin genuen
Ta orain oroitzen ez zara.
Oroitzeko bizitza behar da
Eta zu ez zara.
Bestela zer izango ote zinen?
Orain zer ote zara?
Urriak hamabi, Amak urritu zitzaizkidan.
Hamabi, ama bat.
Odola hoztu zitzaizun, Eguzkia itxi zitzaizun
Ta ni zuk begiak ireki zain.
Hallelujah ta txaloak,
Funeral baten ezohikoak.
Gehiegi galdu nuen,
Gehiegi galdu genuen,
Gehiegi galdu zaitugu oraingoan.
Urriak hamabi,
Amak urritu zitzaizkidan.
Hamabi, ama bat.
Odola hoztu zitzaizun,
Eguzkia itxi zitzaizun,
Eta ni zuk begiak ireki zain.
Urriak hamabi, Amak urritu zitzaizkidan.
Hamabi, ama bat.
Odola hoztu zitzaizun,
Eguzkia itxi zitzaizun,
Eta ni zuk begiak ireki zain.