2023.06.02
Kattalin eta nenufarrak

Kattalin eta nenufarrak

  • 2019
  • Pop-rocka

Atzera

Hubble
play_buttonadd_button
 

Hubble

2023 - Egilea editore


Hubble(Musika eta hitzak: Sara Iriarte Lasa)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Amak urritu zitzaizkidan(Musika eta hitzak: Sara Iriarte Lasa)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Hiperakusia(Musika eta hitzak: Sara Iriarte Lasa)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Yugen(Musika eta hitzak: Sara Iriarte Lasa)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Larrua(Musika eta hitzak: Sara Iriarte Lasa)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton

Formatua: EP


Iraupena: 15:13


PARTAIDEAK

  • Sara Iriarte Lasa, ahotsa eta teklatua
  • Iñaki Rezusta Garrido, baxua, gitarra eta teklatua
  • Jon Sagarna Alustiza, bateria

GRABAZIOA

SIMA Estudioa (Irunberri, Nafarroa)


SOINU TEKNIKARIA

Ibai Osinaga


MASTERIZAZIOA

Pottoko estudioa (Tolosa, Gipuzkoa)


GENEROA

Pop-rocka

Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.

Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki GardenakLiher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…