Antzezleak: Amaia Ruiz de Galarreta eta Sergio Izpurua
Irudia: Alba Mendez eta Eneko Celestino
Hasiera edo bukaera, bukaera edo hasiera
DENBORA
Noiz amaituko damuak
Noiz amaituko beldurrak
Denboran atzera egiten da, eginaz hausnartzeko
Denboran atzera egiten da, hanka ez sartzeko
Bizitza osoa orratz, batzuen aurka borrokan
Presak itotzen gaituen, denboaren itsasoan
Noiz amaituko dardarak
noiz amaituko ikarak
Aurrera pausu bakoitza zailagoa egiten zait
Atzeraka bueltatzea ezinezkoa ordea
Noiz amaituko damuak, iraganeko mamuak
Noiz bukatuko dardarak, hitz egiteko ikarak
Zenbat aldiz buruari, galdera bera eginez
Zenbat aldiz esan baina, inoiz egin ez (x3)
(Zenbat aldiz , Denbora)
Atzera pausua ematen da, aurrera joateko
Atzera pausua ematen da, hanka ateratzeko
Aurrera pausu bakoitza zailagoa egiten zait
Atzeraka bueltatzea ezinezkoa ordea
Noiz amaituko damuak, iraganeko mamuak
Noiz bukatuko dardarak, hitz egiteko ikarak
DEN-BO DEN-BO-RA