Zer esanen beldur, mamuen mende
egiten ausartzen ez zaren oro
hor gelditzen da, mamuentzat
horrela bizitzea ez dago egina zuretzat!
Zarena zarela, hor gelditzen da
izan nahi duzunaren testigu fidel
galdera bat egitera ausartuko naiz
nahiz eta zuk ulertu ez
Hamaika bider erratu zara
hamabigarrenik egongo al da?
sinesten ez duzun horretan
sinesten hasia al zara ala?
Zer gara gu orekarik gabe
itsasoa bezala kostarik gabe
kostatu ezean balorerik gabe
balorerik ezean aldaketa gabe!