2022.12.01
Kasik

Kasik

  • 2010 - 2015
  • Rocka

Itzaltzen

Gezurrak, irainak, krisia
gainditu ditu mugak handikeriak
murrizketak, iruzurrak, ziriak
irakurri nahi ez diren berriak
malkotan ditu herriak, begiak
abian da bidegabekeriaren
aro berri edo ez horren berria
nork mugituko ditu orain hariak?

Zer ikusi hura ikasi
baina ondo begiratu ezean
ezer ezin ikusi
ikuspuntu kontua, sentipen faltsua
ez dut ulertzen mezua
neurea ez da nirea
eta ez da gauza bera
ilunpean gelditzea
edo argia neuk itzaltzea

Ez dago ikusi nahi ez duena
baino itsu handiagorik
ez da munduaren jaberik
munduak jango ez duenik

heuren nahia gizartea itzaltzea