2022.12.01
Kasik

Kasik

  • 2010 - 2015
  • Rocka

Fikzio

Beroak izerdi tantaka zulatzen zuen lehen basoa
atzoko egun batez nola esan?
eta orain soilik ditugu memoriaren bazterrak maite

Zer kontatzen digun, artifizio hutsa da
zer da honentzat kohesio? kilometrotan zehar
istorio baten inperioa
non du honek hesia? etxe atarian hasia
baina ikusezina omen fikzioa
artifizio hutsa guztia

Eta gaur aldiz, makina orgasmo forman lehertu da
lurra haragia bezala ireki du, tolestu, haustu

Gero ohera sartu, lo hartu
loa bada sosegu, deskonexio zantzu bat
eta ez gaitzala harrapa, berriz egun argiak
ez bada paisaia gazteen besoetan
aurkitzen garela guztiak