Amaitu da, amaigabea zirudiena
nahi edo ez, aurkako norabidean
zuria eta beltza bilakatu gara
ezinezko amodio istorio batean
Ez ditut ahaztuko, ez baztertuko
elkarrekin sortutako oroitzapenak
baina auto zuri honetan banoa
eta ez zara izango nire alboan
Iritsiko da, berriro koloreak sortzeko momentua
itzuliko da, ezinezkoa izatera iritsi dena
idatziko da, elkarrekin hasi genuen istorioa
amaituko da, amaigabea dirudiena
Gaur zutaz oroitzea zaila zait
bizi osoa daramagu elkarren zain
baina nire ahaleginetatik gain
zure itzala ahazten dut maiz
horren beldurrez idatzi nuen zure izena
logela ilun honetako paretan, ez zen lehena
izango ote da azkena, ikusiko dudan eguna
zurekin berriro elkartzeko ene askatasuna
Iritsiko da, berriro koloreak sortzeko momentua
itzuliko da, ezinezkoa izatera iritsi dena
idatziko da, elkarrekin hasi genuen istorioa
amaituko da, amaigabea dirudiena