Hirukote akustiko bat da Kasernarat. Mikel A. Pedreñok (baxua; Odio, Birracel) eta Eneritz Duesok (gitarra, ahotsa eta soinu txikia; Astindu Oi!, Kail, Nortasun Galduak) sortu zuten, eta gero Ander del Sol batu zitzaien (bateria; Tania de Sousa, Iam Raros, Birracel, Uko). Gaur egun Odio taldeko Ion da bateria jotzailea. 2013n euskarazko talde onenaren saria irabazi zuten Rockein! lehiaketan, eta 2014an EH Sona lehiaketa.