2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Ke ta laino

O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
Oilarren kantuz,
hire izenik ez diat nahi gorde.
O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
Erreguz ere,
ene izenik ez diat emanen.

Ke eta laino, sai eta arrano,
amildegian
Lauaren ertzean eraikia.
Fruituak usteldu dituk
gertu duk negua,
Udaberria ebatsi dik neguak.

Iratze artean topatu haut,
Eskaini diat musu-truk eskua
Ene atzamar artean bilatu duk
Baina ene izenik ez duk topatu.

O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
O, ke eta laino,
ene bizitza ez ezak egin hire.

Ke eta laino, sai eta arrano,
atzamar artean
Izenez ahantzi diren animaliak
Sastakaia odolez duk xafla gainean mihiak.

Ez diat nahi!