Zabaldu zen joanaren geroa
berpiztuz minetik loa
bidearen ertz orotan
topatu nauzu.
Ahantzi dut arrazoiaren egia
erein berriz egunsentiak
galdutako arnas puskak
bilatuz.
Eskuetako errekastoen ertzak
izotzaz apurtuz, lautuz
doazen heinean
aditu gabeko hitz zentzuzkoenetan
topa gintezke
biderik ilunenean.
Esperotako une hauskorren ertzek
izerdiaz alde egiten
duten heinean
amore eman eta zerua jaustear
ahaztu genezake
inoiz izan ginena.