2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Azken zigarreta

Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Gure teilen azpira astiro
Orbelak eta lohiak
hire gorpua estali dik.

Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Hire izaretan lotu duk eta
Izuaren kiratsak
odola izoztu dik.

Eta jausi duk berriz eguna
Hire hezurrak itzalari lotuta
Izan haiz piztien janari_gaur berriz.

Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Ene ezpainetan azken zigarreta
Egunaren lehen printzez
piztu dik.

Eguzkia da goian jada
Txoriak zeruan murgildu dira
Ene izena ahaztuko bada
Esaiok gauari ez zaidala inporta.