Bideoa: Tuttycommunity
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia, Jamixel Bereau
Moldaketak: Jamixel Bereau, Pello Reparaz
Bideoa: Tuttycommunity
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia, Jamixel Bereau
Moldaketak: Jamixel Bereau, Pello Reparaz
Musika eta hitzak: Tradizionala
Moldaketak: Kalakan
Grabazioa eta muntaia: Dune Productions
Errealizazioa: Adrien Terroir, Jamixel Bereau
Dantzaria-Ama: Ikerne Mendieta
Haurra: Oihan Lissarague
Kantuz iragan ditut gau eta egunak;
kantuz ekarri ditut griñak eta lanak.
Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak;
kantuz eman dauztate obra gabe famak.
Kantuz hartuko nauia zeruko jaun onak!
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz eginez geroz munduian sortzia
Kantuz egin behar dut ontsalaz hiltzia
Kantuz emaiten badaut jainkoak grazia
Kantuz idekiko daut San Pierrek atia
Kantuz egin dezadan zeruan sartzia
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
Kantuz ene lagunek harturik airian,
Kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
Kantu frango utziko diotet mundian,
kantuz has diten behi nitaz orhoitzian.