Kike Vilak, Ander Barriusok, Fernando Morok, Haritz Letek eta Aitor Sologaistoak osatu zuten Kafha. Bost izenen lehen hizkiak elkartuz asmatu zuten taldearen izena. Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen 1999. urtean, eta hurrengo urtean Gaztelupeko Hotsak zigiluak maketako kantuak disko batean berrargitaratu zituen. Taldeak ez zuen luze iraun, baina zenbait taldekidek jarraitzen dute musikaren munduan. Ander Barriuso soinu teknikaria da Elektrika Grabaketak estudioan, eta Haritz Lete Kokei, Osso eta Cobra taldeetako kidea da.