PARTAIDEAK
1991 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1989 - Egilea editore
PARTAIDEAK
“Banaketa beste barik egin genuen: zuk tabernetan musika eskuaz segitzen duzunez, bateria; zu berbatsuena zarenez, abestu… Horrelaxe osatu genuen taldea” (1). Gorka Manzisidorrek (ahotsa), Juanmi Bravok (bateria), Iker Saenz Zaitegik (gitarra), Asier Agirregomezkortak (baxua) eta Patxi Linaresek (gitarra) sortu zuten Julio Kageta, 80ko hamarkadaren erdialdera. Entseatzeko lokala bazuen taldeak, baina jotzeko tresnarik ez ordea. Ermuako beste bi talderekin (Banco de Esperma eta Lo del Perro) instrumentuak eta lokala elkarri uzteko akordioa lortu ondoren hasi ziren entseatzen.
Bilboko Gaueko aretoan eman zuen lehen kontzertua, artean hardcore talde bat zelarik. 1987tik 1989ra bitartean hiru maketa grabatu zituen, euskaraz eta gaztelaniaz abesturiko kantuekin. Oihuka diskoetxearen arreta bereganatu zuen, eta Julio Kageta izena harturik, disko bat grabatzeko eskaintza jaso zuen boskoteak hasiberriak ziren beste hiru talderekin partekaturik. SS-77 eta Kiowak taldeek eta Pottoka kantariak osatu zuten 1990ean argitaraturiko disko hura. Disko hartan grabatutakoak hiru kantu besterik ez izan arren, kontzertu antolatzaileen atea ireki zion diskoak Julio Kagetari. Besteak beste, Siniestro Total talde galiziarrarekin jo zuen Ermuan eta Alemaniako jaialdi antifaxista batean parte hartu zuen Ingalaterrako eta Frantziako taldeekin.
Testua: Jon Eskisabel
1993
ABESTIAK:
Geografia eta gabezia
Antzezkotasunaren desberdintasuna
Euskal heriotza
Hitz jarioaren makina
Aleluia
Zelako guasa
Fusion na forxa
Masturbazioa
Europa 2000
Buprex mezularia
Iñor al dago?
1991
ABESTIAK:
Mea kulpa
Senar ihekia
Postmoderno
Gaurko iraultzailea
Bi tanta
Kronika beltza
Hitz ederrena
Ametsetan
Monstruaren hezurdura
Six of Birminghan
Baloretako eskala *
1989
ABESTIAK:
Postmoderno
Preso
Beti berdin
Apurtu
Edozein langile
Hitz ederrena
Senar lekia
Gaurko iraultzaileak