PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1998 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1997 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1996 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
Negu Gorriak desegin aurretik plazaratu zuen Iñigo Muguruzak (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a-2019ko irailaren 5a) bere talde berria. Erdialdeko Amerikara egindako bidaietan ezagutu zituen Perico Ripiao izeneko taldeak. Abeslari batek eta hiru musikarik (guira, tambora eta akordeoi jotzaile bana) osatu ohitu dute Perico Ripiao bat, eta erritmo azkarreko dantzarako musika egiten dute. Eredu hori bere erara moldatuz, Joxe Ripiau sortu zuen Muguruzak (baxua), Jabier anaiarekin (Irun, 1960; akordeoia) eta Sergio Ordoñezekin (perkusioa eta guira).
Karibeko erritmo bero, alai eta dantzagarriak jorratu zituen Joxe Ripiauk 1996tik 2000ra bitartean: ska, reggae, raggamuffin, merengue, cumbia… Kontzertuak ematen hasi aurretik grabatu zuen lehen diskoa, Positive bomb (EsanOzenki, 1996), eta udako kontzertuetan eman zuen ezagutzera egitasmo berria. Disko hartan bi bertsio esanguratsu zeuden: “Cherry oh baby” (Eric Donaldson) eta “Pressure drop” (Toots & The Maytals) klasiko jamaikarrenak. Hurrengo urteetan heldu ziren Karpe diem (Esan Ozenki, 1997), Paradisu zinema (Esan Ozenki, 1999) —disko horretako kantu bakoitza film bati lotuta zegoen: Casablanca, Chinatown, Los olvidados, Usual Suspects, — eta Bizitza triste eta ederra (Esan Ozenki, 2000).
Hirugarren diskotik aurrera Asier Ituarte (tronboia) taldeko kide bilakatu zen. Disko bakoitzak areagotu egin zuen Joxe Ripiauren arrakasta —“Pedro Mayo”, “Kaiser Sose”, “Paradisu zinema” eta beste hainbat kantu oso entzunak izan ziren—, eta atzerrian kontzertuak eskaintzeko bidea ireki zion. Besteak beste, Alemanian, Italian, Suitzan, Marokon eta Japonian aritu zen, baina Euskal Herritik kanpo Herrialde Katalanetan lortu zuen harrerarik onena. Haatik, Kortatu eta Negu Gorriak-ekin gertatu zen bezala, bere onenean zegoela taldeari amaiera ematea erabaki zuen Iñigo Muguruzak. “Joxe Ripiaurekin iritsi zen memento bat instrumentazioaren aldetik-eta nahiko mugatuak geundela eta orduan esan nuen: edo taldea big-band bat bilakatzen da eta bateria eta gitarra sartzen ditugu kantei bidea emateko edo bestela aldatu egin behar da” (1). 2000ko azaroaren 3an eman zuen azken kontzertua Joxe Ripiauk, Bilboko Kafe Antzokian.
Ordurako buruan zuen talde berri bat sortzea, oso bestelakoa. Berriz gitarrari heldu eta Sagarroi jarri zuen martxan 2001ean. Hura desegin ondoren, Lurra sortu zuen. Horrez gain, film labur bat zuzendu zuen 2001ean, Nahia.
Joxe Ripiauko gainerako taldekideetatik, Jabier Muguruzak bakarkako ibilbide emankorra garatu du urte hauetan. Sergio Ordoñez Esne Beltza taldean aritu da hainbat urtez, eta gaur egun bere proiektu propioa du: Patxuko Nice.
Testua: Jon Eskisabel
ABESTIAK:
Ijitoen estigma
Antoine nahasia
Armen kultuaren aurka
Ichi do kiri dake
Sorgindu nahi ninduzun
Sobera isil
Batzuk Babilonia
Gaslight
S.D.F.
Gabriela
Bi bihotz
Bizitza triste eta ederra
1998
ABESTIAK:
Kaiser sose
Errege-Moffin
Esaidazue
Kabilia hautsia da coraçao
Habana, abenduak 31
Missing
Egun motela
Piratarena
Nere leihotikan
Chinatown
Afrikan blues
Kunbia sol minor-en
Dantzan egin lasai, Norman
Loa, loa, garia
1997
ABESTIAK:
Karpe diem
Pedro Mayo
Deabruaren kunbia
Jacqueline
Karpe diem farrantxi cover
Izpiritu librea
Guiro garratza
El Alamo gogoan
Baleike
Paradisu zinema
Txikira beti ordago
Sekretua entzutea da
Maracaibo
1996
ABESTIAK:
Positive bomb
Izar txikia
Matilda
Gerezi begiak
Margarita
Barixeku
Lo
Presaka
Munduko nagusi
Clouseau inspektorea
Batzuk Babilonia
To be or to beee
Adan