2019.12.27
Jousilouli

Jousilouli

  • 1995 - 2004
  • Pasaia (Gipuzkoa)
  • Metala, Rapa

Prest!? Abduzituak izateko?

Mina aurkitzen, ikara sentitzen
Jupiterretik gatoz indar bortitzez
barrendik imajina ezin dezakezun itxura berdez, berdez
Denak akabatuko ditugu laser batez
kanpoko itxura humanoide zoriontsu onez
haien ikarak gure kulturaren helburu
espedizio honetan neska bat guztien buru
Lurra izeneko planeta txiki politean
toki zartatu kakaz beteriko zoru berdeetan
laserraren bitartez guztiak menperatu
eta norbait gelditzen bada hura aukeratu
Lurra, suntsituko dugu
Gizarte hau guztia mesprezatzen
izatez jende guztia bere artean borrokatzen
dirudienez Lurraren erregea dirua
guretzat behintzat hau guztiz urtua
gure lurrean
gizakiak beti daude etengabeko arduran
guztiak elkar maite dugulako
guztiok izaki bakar bat txefo garelako
ez dugu sexurik, ez dugu dirurik
hermafroditak gara eta ez dugu ardurarik
laserraren bidez guztiak hiltzeko
laserraren bidez guztiak jotzeko
Lurra, suntsituko dugu
Aurpegiak karetak dira zuen aurrean
Begiak eta hankak ez daude lurrean
sugandilak gure lehengusuak dira
dinosauroak haien gurasoak ziren
prest al zaudete abduzituak izateko!?