Formatua: CD
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Entertainment estudioa (Burgos, Espainia)
SOINU TEKNIKARIA
Emilio Lizcano, Luis Lizcano
GENEROA
Kantautorea
Karramarroen hiria
2006 - Egilea editore
Formatua: CD
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Entertainment estudioa (Burgos, Espainia)
SOINU TEKNIKARIA
Emilio Lizcano, Luis Lizcano
GENEROA
Kantautorea
Josu Bergara Aretxabaleta (Ea, Bizkaia, 1979) musikaria zortzi urterekin Billboko Kontserbatorioan musika ikasten hasi zen. Biolontxeloa, armonia eta beste ikasketa batzuk burutu ondoren, 18 urterekin gitarra lehen aldiz hartu eta abestiak konposatzen hasi zen.
Bost disko argitaratu ditu: Karramarroen hiria (2006), Nora zoaz (2009), Katiuska gorriak (2012), Kanta txikien indarra” (2015) eta Asunak (2018), azken hirurak Taupaka Elkartea sortzaileen zigilupean.
Euskal Herriko ehunka eszenatokitan aritu izan da, bakarka zein beste musikari askoren laguntzaz. Horrez gain Bartzelona, Madril, Valentzia edota Londresen ere kontzertuak eskaini ditu. Sari ezberdinak jaso ditu konpositore, olerkari eta egile gisa.
Josu Bergararen abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Ahotsaren dizdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian.
Akorde Txikiak bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Songwriter edo kantautore estiloaren oinarritik abiatuz, pop, folk, swing, bluegrass eta beste hainbat erritmo jorratzen dituzte.
Covid-19 birusaren eraginez, konfinamendu egoeran, musikari bakoitzak bere etxetik grabatutako bideoaren zatiak batu dituzte, elkarrekin abestia osatzeko.