Berak Udalak sortutako Kultur Pilulak ekimenaren barruan eskainitako saioa.
Baso ertzean nago
opari baten zain.
Zein gozoa lur beltzaren usaina,
zein garbia orbel gaineko ura.
Baso ertzean nago
mirari baten zain:
milaka onddo dago lozorroan
hantxe, basoaren sabel beroan.
Onak dira onak,
baina txarrak hobeak.
Baso ertzean nago
opari baten zain.
Bildu eta janen ditut ase arte,
eta oso urrun eramanen naute.
Baso ertzean nago
mirari baten zain.
Dena ahantziko dut bidean aurrera,
ez zait erraza izanen etxera itzultzea.
Onak dira onak,
baina txarrak hobeak