Berak Udalak sortutako Kultur Pilulak ekimenaren barruan eskainitako saioa.
Preso zeukaten ate guziak
irekitzen zituenean
erreka bihurtzen zen
uholde
Alkoholak, irriek, ukituek, solasek
betetzen, puzten, berretzen, hazten zuten
Uhin ero
Apar gozo
Zurrunbilo bizi
Jauzi alai
Amaieran
zorion betea emanen zion
itsasora iristea espero zuen
Ordea
hits oso, hondartza zabal baten besoetan
amiltzen zen
Bestondoa erraten diotena
harea idorra bertzerik ez da
ahoan
(Mikel Taberna)