Berak Udalak sortutako Kultur Pilulak ekimenaren barruan eskainitako saioa.
Giroa gori, labe zuloa
Adar sarean poz-irri
Pare-parean, azal leuneko
bi enbor gazte, bi gerri
Begiek tiro, muinetik oihu,
borborka zenbat iturri!
Izarrek zizta, lurrak kilika...
Oihan beltzean ILBERRI
Haizeek zenbat sorgin-ausiki
beren ahoan dakarten!
Mila zinaurri dantza eroan,
xilkoan kabi egiten.
Zainetan barna, txinparta salda
Gorputza gorputzari men
Hostoak dardar, izerdia su…
Oihan beltzean GORAPEN
Ortzeak ezin baitio eutsi,
oka egin du elurte;
kattagorriek zilipurdika
moxkortuak dirudite.
Soinujolea urruntzen doa,
musika hiltzen den arte.
Zuhaitzak lotan dautza lurrean...
Oihan beltzean ILBETE
(Mikel Taberna)