Berak Udalak sortutako Kultur Pilulak ekimenaren barruan eskainitako saioa.
SASITZA NAIZ ETA EZ TXORI,
SASITZA NAIZ ETA EZ LORE.
SASI-TORTO BAT BESTERIK EZ NAIZ,
SASTRAKA HOBE.
NOIZIK BEHIN SASI-TXORI BAT
NABARI OHI DUT BARRUAN:
SASI-TXORI,SASITZAN TXORI,
AGIAN SASIA BAINO LEHENAGOTIK NIRE
BARRUKO NAGUSI,SASI TXORI
SASI TARTEAN DUT ORAIN
NOIZIK BEHIN NABARI.
SASITZA NAIZ ETA EZ TXORI,
SASITZA NAIZ ETA EZ LORE.
SASI-TORTO BAT BESTERIK EZ NAIZ,
SASTRAKA HOBE
NOIZIK BEHIN LORE BAT ERE
NABAITU OHI DUT BARRUAN:
EZ SASI-LORE,EZ LORE-SASI,
SASI ARTEKO LORE-LOREA BAINO.
SASIAK BAINO LEHENAGOKOA
AGIAN NIRE BARRUAN
LORE LORE HAU.
SASTRAKA BAT NAIZ.BARRUKO TXORI
EZKUTUARI ENTZUN OHI DIOT
NOIZIK BEHIN;
BARRUKO LORE LORETUAREN
POZA NABARI OHI DUT NOIZIK BEHIN
EZ NAIZ NI.
NI,SASI BESTERIK EZ NAIZ.
SASI-TXORIAK DIHARDU
NIRE BURUZ GAINDI,
SASITZAKO LOREAK NIRE
BARRENTASUNETIK.
(Bitoriano Gandiaga)