2021.10.21
Jon Maia Soria

Jon Maia Soria

Zaharra zara Bilbo

Zaharra zara Bilbo

Hitzak: Jon Maia

Musika: Gari

Ilustrazioak: Maite Mutuberria

Nostalgia (Silvio Rodriguezekin)

Nostalgia (Silvio Rodriguezekin)

Bideoa: Odei / Alkimia

Atzera

Zaharra zara Bilbo

Hitzak: Jon Maia

Musika: Gari

Ilustrazioak: Maite Mutuberria

Atzera

Kantu hau kantatu

Atzera

Nostalgia (Silvio Rodriguezekin)

Bideoa: Odei / Alkimia

Kantu hau kantatu

Oskorrik ez balu Aresti hura grabatu
Letek bizigaia izar bilakatu.
Lourdes Iriondo ez balitz ausartu
izebak ez balit zinta hura kendu

ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu
Lujanbio ez balitz Maialeneratu
Xalbador ez balitz txistutan altxatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

Eta Amurizak ez balu
predikatu
gaur milaka gara
haseran lau katu
aita hil akatu
izan ez bagenu barkatu
baina atzerago, geratu

Gernika ez balute bonbardeatu
eta Euskal Herria militarizatu
hildakoak izen gabe lurperatu
hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu

haurrak umilatu
herri bat ukatu
ipuin eta kantu
denak debekatu
zituzten lurrera
ez bagenu migratu

nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
aurreko guztia ez balitz gertatu
Kausalitateak
bidegurutzeak, ateak

Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu
Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu
ez balute amestu, ez balute asmatu
ez balitz bertso bat zauri haien patu

maite dudan eran ez banu maitatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
aukera izanik, ez banu hautatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
ez banu Barkoxe gauez bisitatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
ez banintz uharte hartan ontziratu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

Kausalitateak
erabakien kateak

ez banintz ausartu
ta mugak behartu
nahiz ta hanka sartu
lehen bertso hura
ez banu bukatu…
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

ez balitz haizea kolpera aldatu
ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu
ez banintz infernu zulora bajatu
ez banu hainbeste aldiz frakasatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu

etsi izan banu, ez banintz bueltatu
beti bera banintz, ez banintz aldatu,
probatu ez banu nahiz ta ez gustatu
ta inork ez balit eskurik luzatu?
barruan neukana ez banu kontatu
jarritako marra ez banu pasatu
ez banintz sumendi, ez banintz olatu
negurik ezean ezin da loratu

Zein da Lauaxeta
ta Garcia Lorca
Cesare Pavese, Pello Errota
Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht
zortziko txikia, hip hopa
gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka
batzen dituen bizipen puzzlea
lotzen dituen soka

alabak, lana, borroka
eta asteburuero herrien errota
Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta,

bota, bota, bota
Kantatu, kantatu, kantatu

ez balitz aurreko guztia gertatu...
ez balitz haizea kolpera aldatu
nik ez nuke zertan kantu hau kantatu...