Jokin Larrazak abiatutako egitasmoa da Jok. Larraza, besteak beste, Uncle Mussels eta Ze Habil Barrabil taldeetan aritu zen 90eko hamarkadan. Aspaldi konposatu eta idatzita zeuzkan kantuak berriz ere hartu, grabatu eta Inoiz baino diskoan bildu zituen Xabi Strubell eta Eñaut Balentziagaren laguntzarekin.