2001 - Agorila
PARTAIDEAK
1993 - Elkar
PARTAIDEAK
1990 - Elkar
PARTAIDEAK
Dispertsioak gaitu banatzen, ametsek ordea batzen
Gaur olerkiak, bihar presoak Euskal Herrirat! (Askoren artean)
Hamabi urte zituenetik herrietan kantari aritu da Jojo Bordagarai. 1973an, Jojo eta Bernadette taldea osatu zuen arrebarekin, eta Txomin Hegi kantari, idazle eta antzerkilariak laguntzen zien gitarrarekin. Urte batzuk lehenago, Hegik berak eta Peio Serbiellek Urrakoa kantu ikuskizuna landu zuten. Jojok eta Bernadettek Agur diskoa (Elkar) grabatu zuten 1978an, Bordagaraik eta Hegik sortutako kantuekin. Hurrengo urtean taldea desegin egin zen, eta Jojo Garaziko Nekez Ari abesbatzan hasi zen kantari. Ahotsaren trebakuntzak Euskal Kantu Txapelketan parte hartzera eraman zuen, 1987an, eta lehiaketa hartan bertan ezagutu zuen Ramuntxo Carrere.
Bikotea beste musikari batzuez inguratu zen taldea osatzeko, eta folk herrikoiaren bidetik ekin zioten (akordeoia, gaita, flauta…). Bordagaraik hartu zuen kantuetako hitzak idazteko ardura, eta doinuak bien artean sortu zituzten. Haize andrea estreinako diskoa (Elkar, 1990) Niko Etxart kantariaren estudioan grabatu zuten, eta Vladimir Cosma errumaniar konpositorearen lan bat moldatu zuten, “Xabinari“. Horren aurretik, Azala taldearen Marigaizto diskoan parte hartu zuen bikoteak.
Geroago beste bi disko etorri ziren: Maitasunez ba ote… (Elkar, 1993) eta Zure kanpoetara (Agorila, 2001). Disko bakoitzean, baina batez ere azken horretan, taldearen soinua osatuz joan zen musikari berrien ekarpenekin: Matthieu Haranboure (baxua; King Mafrundi, Txakun…), Phillipe Ezkurra (akordeoia, bandoneoia; Peio Serbielle, Pier Paul Berzaitz…), Mixel Etxekopar (xirula, ttun-ttuna)…
2004. urtean Ramuntxo Carrerek kantatzeari utzi zion, eta Jojo Bordagaraik Pil Pil taldearekin jarraitu zuen. Alexandre aitak, Bernadette arrebak eta Mixel Thikoipe lehengusuak osatzen dute taldea. Beste egitasmo batean ere aritu da, Triki Trakan. Xabi Pery (Itoiz) musikari eta soinu teknikariaren inguruan sortutakoa da hori.
Haatik, orain bakarkako proiektuan dabil murgilduta. Bahaki… diskoa (Elkar, 2008) da lan horren orain arteko fruitua, Philippe Ezkurraren laguntzaz egindakoa. Jazz musikariz inguratu da Bordagarai, eta Europako ekialdeko musikatik eta kantu tradizionaletik asko duten konposizio garaikideak, emozio askotarikoak eta koloretsuak lantzen dituzte.
Testua: Jon Eskisabel
2001
ABESTIAK:
Jin baledi
Eskapatze
Xekatu zaitut
Herriaren sabeletik
MariƱelaren kontra-pasa
Kantan badoa bihotza
Basa arrosak
Euskara gure seaska
Jasta ta josta
Haur joaren auhena
Pobrearen kantua
ABESTIAK:
Dispertsioak gaitu banatzen, ametsek ordea batzen
1993
ABESTIAK:
Amodioa askatasun kide
Haurtasuna
Primaderari bai!
Anaia
Goizeko bortzetan
Josuri
Zepo ezti
Hi laguna
Maitasuna ments
Junpan
Ahotik belarrira
Neskatoa haur beharretan
1990
ABESTIAK:
Demokraziaren izenean
Lehengo gazte
Bi urtxo mosko bat
Joko nahasia
Bake bila
Haize andrea
Zizurkileko ametsak
Europa sor ez daike Euskadirik gabe
Begi urdinezko izarra
Lurra, bigarren amore
Xabinari