2019.05.13
Jojo Bordagarai

Jojo Bordagarai

  • 1961
  • Gabadi (Nafarroa Beherea)
  • Folka, Herri kanta

Oihua

Oihu lazgarria entzun dut gauean
Zerua urratzen izarren erditik
Iduri zuen kabale bat zepoan
Harrapatua sabeletik
Nehork ez zakien zer ote zen hori
Urrunetik heldu zitaikela baizik
Gau beltzaren isiltasuna ondotik
Aldiz hunkigarri...

Mezu samin batek bezala norbaiti
Zurikeriari dio ihardetsi
Jende baztertu guzien ahotik
Itsaso eta mugen gainetik
Herri kolpatuen garrasia
Honek nahi zuen deneri zabaldu
Gure ezaxolkeriaren sasia
Pixka bat argaldu...

Geroztik oihua sartu da lurrean
Zerua ere hetsi zauku ondarrean
Izarrak jarri dira beren lekuan
Ekaitza pausatzera zoan
Laburra bazen ere memento batez
Miseriari erranik izan da EZ!!
Itxuraldatu nahiz zuzentasunez
Eta bizi beharrez...