Xehela idekitzean
Askatasunari
Xantzaño bat eskaintzean
Bere ametsari
Bihotza bero
Dabilak harro
Piztuz biziari.
Ortzantz eta euri pean
Ere lagunekin
Lauhazkatzean saldoan
Badik bai atsegin
Haizea kiman
Nahasirikan
Ba ote den sorgin?
Bahaki nola goxoki den
Zer leku basetan dagoen
Zaldien izarrak segitzen
Eta nahiari fidatzen.
Bizkar zola izerditan
Blai korrikalari
Senditzen duk bere baitan
Erdi hegaltari
Argi xirrintan
Zeruko mugan
Doak iheslari.
Laster luzearen bultan Beste izaki salbaiek
Duk borrokalari Harat die deitzen
Dielarik zangoetan Eta gaueko aztiek
Libertate sari Bidea zabaltzen
Lur berrietan Alhapideak
Ibiltzekotan Ezin hobeak
Ahal bezain sarri Ditik ezagutzen.
Bahaki nola...