Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Ez dut artalderik zaindu
Baina banu besalatsu
Ene arima da artzai
Ortze eta haizei begiratuz.
Naturaren bake osoa
Ene ondoan esertzen da
Eta triste nago
Zelai izoztua bezala
Poeta izatea ez da ene anbizioa
Bakarrik egoteko era bat besterik ez.
Eta ardi izan nahi badut
pendizean galtzen dena.
Eta artzai itxura hartzen dut
Han goikaldetik so: ardiei eta ideiei
ene ideiei so, ardiei irribarrez.
Bertsoak idaztean
bidebazter xigorretan
ene baitan diren orrietan aritzen naiz
Eta etxe atari hontatik
sonbrerua altxatuz
ene diosala leituko nauten guziei
Eta artzai itxura hartzen dut
Han goikaldetik so: ardiei eta ideiei
ene ideiei so, ardiei irribarrez.