Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Ni naiz (Jean Michel) Basquiat
artista beltza, beltz eta zuriek baztertutakoa.
Ni naiz (Jean Michel) Basquiat
haur problematikoa,
topera bizi nahi zuen gazte xalo rasta,
zaurian hazka eta hazka; zer izan hura gasta...
Sakona, azalekoa, erreala, fikziozkoa...
Ni naiz (Jean Michel) Basquiat,
zuk nahi duzuna naiz:
lapurren arma, frakasoaren ama.
Ni naiz bai (Jean Michel) Basquiat
aingeru edo erregea,
hogeita zazpi urterekin gaindosiz hil zena.
Koadro garestietan nesken telefonoak idatzi zale,
lientzo bihurtu nituen, (New Yorkeko) zubi eta kale.
Brooklyngo hilerri honetan, lore ximel artean
lurpetik besoa altxatuaz, jo nahi nuke zure atean!
Pintatzea baino nahiago, zurekin baltsean;
boxeolari lurperatuekin mozkortuz gauean...
Pop arteari popatik eman ziona naiz maiz!
Ni naiz, bai, (Jean Michel) Basquiat!
galtzaile trebea, (maitale hobea!)
ni naiz (Jean Michel) Basquiat....
(amets bat bera ere ez nuen graffitirik gabea...)