Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Goizean goiz, nekez naiz jaikitzen
Gautxorien munduko ordaina dut lepotik
Ainguraturik nago hemen:
Zarautzen.
Itsas-bazter honetan ez naiz oroitzen
marinel sentimenduaz, balearen istorioaz
beste mende batean aurkitzen naiz:
Zarautzen.
Ez dela asko oraindik erribera bat ba zen
Hegaztien paradisua, lur-soro basatiak
oreka hura hautsi egin zen autopista ezarriaz:
Zarautzen.
Etxeak erne eta baratzek alde
etorkizuna zein den, nor da erantzunaren jabe?
Itsas-pasealeku ederra, badugu non zer pentsatu:
Zarautzen.
Barrakoi luze honetan hogei urte jadanik.
Musikaren aingura zintzilik dudala lepotik...
baina ezin ukatuko dut, oso gusttura bizi naiz:
Zarautzen.