Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Portu zaharra eta, uhainen artean,
portua baino zaharrago dirudien bafora portura arribatzen. Aidean hiruzpalau kaio biraka.
Neu naiz bidaia luzearen ondoren portura sartzen ari den bafora, neu naiz uhainak, neu naiz portua, neu naiz hirulau kaio horietatik bakoitza.
Eta nasan ni naizena leku desberdinetatik so egiten duena naiz. Eta enetaz erreparatzen ez duena ere banaiz.
Eta agian, ez naiz ene baitakoa.