Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Rocka hala da ze,
ez da atseden gozorik.
Errepide ertzetik
kanpamentu berrirantz.
Oroitzapen bat utzi
besteenak gustura entzuteko.
Sutondo bat bada,
han ni nago konforme.
Bakarkako lehian,
han ez nago konforme.
Nabarmendu nahian,
han ez nago konforme.
Inork gu oroitzeko
guk gogoratzen ere... jakin behar.
Ohaiderik bada,
han ni nago konforme.
Panpinak soka du fin,
lazo goxo, urkamendi....
Jendea beti (da) gose,
asko (e)ta asko
buru eske...
Zu bazina gose,
ez nengoke konforme.
Asetuen irlan,
han banago konforme.
Han banago konforme.
Han ni nago konforme.
Han nago ni...
Han nago ni...
Han ni nago konforme...
Han nago ni...