Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira.
Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan.
Herrialde gehienak herrialde
ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza,
ez den zenbat jende den munduan.
Ez den herrialdean sortu ginen
eta, geu ere,
izan, esan gabe doa, ez garena gara.
Dena gabezia, dena atzetasuna, dena bitartea,
dena hutsaldia, dena aldartea,
dena lekutasuna.
Eta egiteko gehienak egiteke ditugu. Poemarik behinenak izkiriatzeke daude... Ez diren gauzak ere badira.
Bizitza, ez diren gauzez ere
osatzen delako.