Hitzak: Harkaitz Cano
Musika: Jexuxmai Lopetegi
Dantzaria: Marina Scotto
Errealizazioa: Iban Del Campo
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Hizkien animazioa: Lorena Martinez
Errealizazioa: Iban del Campo
Sinesteak abantailak
omen dauzka...
Fededunak fedez dio:
“Igo hadi;
izan fede, azken trena,
hau duk-eta...”
Nik ez dut sinestu nahi,
tren horretan.
Azken trenik ez dago:
tren guztiak
badoaz eta badatoz beti
ziraldoka...
Paisajeak hortxe dirau
guri begira.
Tren hau ez dut hartu nahi:
Hartzazu zeuk.
Keinua da denbora
ehuntzeko
daukadan modua.
Hemen dantzatzea gutxi
balitz ere,
pozik dantzari ni:
bakarti, leun.
Sobera ez harrotu:
paisajea,
ez gara besterik.
Geltoki hau ederra
gelditoki.
Ez dut mugitu nahi:
mugitu zeu.
Jostunik ez da hemen:
jostun nabil.
Akastunak akatsik ez:
nik neuk egin.
Santurik honantz bazatoz,
ez geratu,
ez dut mintzatu nahi
santuekin.
Keinua da denbora
ehuntzeko
daukadan modua.
Hemen dantzatzea gutxi
balitz ere,
pozik dantzari ni:
bakarti, leun.
Uuuu... dantzan dut sinestu nahi....
Uuuu... dantzan leun sinestu nahi...
Uuuu... dantzan dut sinestu nahi...