Zuberoako a cappella kantuen tradizioan hezitako kantaria da Jean Bordaxar. Ondare horren transmisioa bermatzera zuzendu du bere kantagintzaren zati bat, belaunaldiz belaunaldi familia eta lagun arteko ospakizunetan iraun duten kantuak abestuz. Baina bestetik, sorkuntzari emana da Bordaxar, etorkizuneko tradizioaren harriak ipiniz.
Hala ere, estreinako diskoa, Adixkideer (Elkar, 1999), musikari ugarirekin grabatu zuen Bordaxarrek, Niko Etxart kantariaren estudioan, eta berak sortu zituen hitz zein doinu gehienak. Allande Sokarros kazetari zuberotarrak idatzi zuenez, “euskal kantuaren eraberritzaile gutxi direla iruditzen zait, ordea, eta 2000. urtean, disko bat kaleratu zuen Jean Bordaxar adibide bakartzat joko nuke. Arrokiagako semeak Zuberoan oso bakan den lan handia burutu du, kantuen hitzak eta aireak berak onduta. Ez dakit sobera nola azaldu baina esango nuke Jean Bordaxar batek egindako lana ez dugula merezi zukeen bezala balioetsi, ez diogula behar adina garrantzi eman” (2).
Bigarren diskoa, Aintzina (Kultulan, 2003), Dominic Earl gitarristarekin egindako lanaren emaitza izan zen. Luro, Pinque eta Larrandabururen laguntzaz, Zuberoako ahots polifonikoen tradizioa eraman zuen Bordaxarrek diskora, eta bestetik, Earlek moldatutako folk melodiak eta erritmo biziak jaso zituen. Lan honetan ere harenak dira konposizio gehienak.
Hurrengo diskoa, ordea, a cappella eta zuzenean grabatu zuten Bordaxar, Luro, Pinque eta Larrandaburuk. Zuberoako kantu herrikoiak, Etxahun Irurirenak eta Bordaxarrek sortutakoak jaso zituzten Zuzenean-En Concert (Elkar, 2010) diskoan.
Euskal Herrian ez ezik, Estatu Batuetan (San Francisco, Bakersfield, Las Vegas…), Quebecen, Parisen eta Belgikan aritu da Jean Bordaxar kantari.
Aitzina pika dantza eta musika ikuskizuna zuzendu eta 2006an estreinatu zuen; Aitzindariak musika taldeak eta Zuberoako 14 herritako dantza taldeek parte hartu zuten. Halaber, maskaradetarako testuak idatzi ditu Bordaxarrek, eta Urrats Berri elkarteko presidentea da.
Testua: Jon Eskisabel
Xiberoaren ezagützeko
Ibiltea maite dienentako
Behar da urte bat paseatzeko
Herriak barreat beitira franko.
Barkoxe, Eskiula alde batetik
Urdiñarbe, Muskildi bestetik
Hoik dirade hürrün ezagüturik
Eüskal Herrian zinez famatürik.
Heben nahi deiziegü erran
Kantoriak tügüla bihotzean
Holaz jin gira zien aitzinean
denbora hon bat nahiz igaran.
ARRAPIKA:
Xiberoko üsantxak
Urte oroz pizteak
Etxeki behar tügü
Ez sekülan düdatü
Kanto(re), dantza, Eüskara
Beita zien beharra
Beti egon dadila
Bero gure odola.Xiberoaren ezagützeko
Ibiltea maite dienentako
Behar da urte bat paseatzeko
Herriak barreat beitira franko.
Barkoxe, Eskiula alde batetik
Urdiñarbe, Muskildi bestetik
Hoik dirade hürrün ezagüturik
Eüskal Herrian zinez famatürik.
Heben nahi deiziegü erran
Kantoriak tügüla bihotzean
Holaz jin gira zien aitzinean
denbora hon bat nahiz igaran.
Xiberoko üsantxak
Urte oroz pizteak
Etxeki behar tügü
Ez sekülan düdatü
Kanto(re), dantza, Eüskara
Beita zien beharra
Beti egon dadila
Bero gure odola.