2021.02.08
Izate

Izate

  • 1999
  • Ziburu (Lapurdi)
  • Rocka

Bizitzaren begiak

Bizitzaren opari bat zira, zu...
Bizitza opari bat baita, aita...
Ta nik ere egin diot zu ekarriz
irriz jantziz, ta biziz
Bai zuk ere egin didazu etorriz,
irriz biziz, biziaraziz.

Bizitzaren opari bat zira, zu...
Bizitza opari laztana, ama...
Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak
Nola ulertu hitzak
Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak
Begiradak, besarkadak...

Irriak, muxuak, nigarrak...

Zu etortzearekin,
Irri nuen egin,
Ta zuk berdin

Zu nire arte
Ni zure parte
betirarte
zaitut maite

Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak
Nola ulertu hitzak
Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak
Begiradak, besarkadak...

Irri bat aski da
Muxu bat aski da, aski...

Nire begitan
Zure begiak
Ikusi ditut maiz

Zure begitan
Sartzen naiz eta
Bizi naiz,
Bizi... bizi naiz