Mundura emazte
sortu nintzen aske
ordea gaur arte
preso naukate
Nere gorputza
nere burua
begirada
nerea da
Nere azala
nere itzala
ziren eta
nereak dira
Nik dut gakoa…
Ni berdintasunaren alde
ni neure buruaren jabe
badakit norekin nor gabe
nik badakit zer, nik badakit nor
Zer da indarra?
zer zapaltzea?
zer agintzea?
Denak berdinak
baldin bagira
zu izanen zira
ni naizelako