Zuzendaritza eta gidoia: Ander Merino Etxebeste, David Olariaga
Hitzak eta musika: Izaro Andres
Mundu bat zugandik ihesi.
Mende bat eraikia harresiz harresi.
Zulo bat, zulo bat eta beste bi.
Gorputz bat lurperatua bi aldiz.
Har motel bat azal zurian lausenka.
Itsuan, oroiminetan errenka.
Ez daki behin hura egon zela bizirik,
aiaiaiaiai ez daki behin hura egon zela bizirik.
Aiaiaiaiai beste norbaiten laztanen ehiztari
ibili zela harek ez daki.
Ez daki.
Eraiki ditzagun bizitzak
bion abizenekin.
Begira nazatela zure begiek
nire sudurraren gainetik.
Arrazoizko bihotz bat odol isurian,
erreka lehor baten gorrian.
Gerrian, gerrian, gerrian aztarnak gerrian,
bizitzaren iturriren baten egarrian.
Eraiki ditzagun bizitzak
bion abizenekin.
Begira nazatela zure begiek
nire sudurraren gainetik.