Zuzendaritza eta gidoia: Ander Merino Etxebeste, David Olariaga
Hitzak eta musika: Izaro Andres
Ilargitan astelehenak,
zenbat astez atzera.
Bidezidorretan barrena,
pilatzen da orbela.
Baina gaur,
ez da giro.
Gauari,
kea dario.
Zenbat laztan ta bat bera,
ez du asmatu gauak.
Zenbat leiho hankaz gora
epeltasun erreguan.
Baina gaur,
ez da giro.
Gauari,
kea dario.
Maitasun ezak, plazer errezak, ez dute balio.
Maitasun ezak, plazer errezak, ez dute balio.
Zenbat arerio, zelatan dabiltzan.
Esaidazu berriro, zein den zure baldintza.
Zoaz, ez itzuli. Hau ez da egia.
Okela gordina, sentitu ezina.
Maitasun ezak, plazer errezak, ez dute balio.
Maitasun ezak, plazer errezak, ez dute balio.
Ilargitan astelehenak,
zenbat astez ostera.
Bidezidorretan barrena,
pilatzen da norbera.