Dena aldatu da, guztiak berdin jarraitzeko.
Halere lasai, ez dugu luzaro iraungo.
Eta zauriei miazka igaro dut gaua.
Gure erorikoen
irudiak aztertzen.
Buruan, etengabe.
Mundua salbatuko dugu, ala gu mundutik?
Aukera jada egina da, orain heldu eskutik.
Gorroto dugun guztia eskura dago,
piztiarentzat ezer ere ez da nahiko.
Eta zauriei miazka igaro dut gaua.
Gure erorikoen
irudiak aztertzen.
Buruan, etengabe.
Eta obsesioen
batuketez gain zerbait
ez al dugu izan nahi?
Lehen galdu egiten ginen,
orain ihes goaz, izuturik.
Eta ez gaude nahi dugun tokian,
baina ba al da nahi dugun tokirik?