Lur honek ez zaitu
bakean uzten,
sartzen zaizu
azalaren azpian.
Gas usaina dauka
aireak hemen.
Ura lohi da.
Itsutzen du argiak
Doinuren bat
agertuko da
gauerdian,
ozen kantatzea merezi duena.
Eztanda bada trumoien ordezko,
zapaltzen badu
herriak herria.
Matrailezurra lekutik atera
eta irensteaz
gogaitu banaiz jada.
Doinuren bat
agertuko da,
seguru naiz,
oraindik lizunak hartua ez dena.
Urruneko lurrartze
horiek bezain isila,
garrantzi gabea,
gure erorketa.
Arrazoirik ez galde,
ez hasi heroi bila.
Ezdeusa, umila
izango da erorketa.
Doinuren bat
agertuko da,
seguru naiz,
jausi bitartean kanta daitekeena.