Nora itzuli oraingoan,
geunden lekua bazen arazoa?
Euren pozoinez hiltzera doazen
sugeak baino ez gara hemen.
Sirena hotsen erritmoan,
arrakalez jositako oasi honetan.
Gezur olde pean.
Kalte-orbain epiko bana,
amaieran jasoko dugun bakarra.
Eta inguru hau bonba zelai bat da
bizi gaituzten amets guztientzat.