Errazago ateratzen da labirintotik
lerro zuzenetik baino,
bide bakarretik baino.
Dena korapilatsu margotu duzue
begi daltoniko hauentzat.
Aro berri bat nahastera zoazte
baina seguru ez guretzat.
Gorputz-adar mamu batek bezala
min ematen du noizbait aske sentitu izanak.
Gertatzen al zaizu?