2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Ordutik hiru disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, rockaren eta poparen arteko soinuak landuz, zer esaten den eta nola esaten den zainduz.
Lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an berriz martxan jarri da taldea, Orube izeneko diskoa argitaratuz eta 2025aren hasieratik kontzertu bira batean murgilduz.
Suntsitu dugu maite genuen guztia
bitan pentsatu gabe.
Jo dugu etengabe abestia
gure etsaien alde.
Hemen da
ilunabarra.
Hareaz estali dugu egia
dena sinetsi arte.
Geure bizitza, haien antzerkia.
Guztiz lokartuta gaude.